Martxoaren 31etik aurrera atzerriko emakumeak elkartuko dituen 'Gure hitzak' proiektua martxan jarriko dute Udaletik.
Martxoaren 31etik aurrera ‘Gure hitzak’ proiektua martxan jarriko dute Udaletik. Atzerriko emakumeei zuzendutako proiektua da. Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Sailak prestatutako programa Irungo hirian bizi diren emakume atzerritarrei eskainia da, euren esperientziak elkarbanatu ahal izateko.
‘Gure hitzak’ ekimena atzerriko emakume ezberdinen arteko elkarretaratzeak dira, bi orduko iraupenarekin. Bilera horietan emakumeek izandako esperientziak entzungo dira, konponbide baten bila. Gainera, emakume horiek dituzten beharrei buruz ere arituko dira. Bost modulu ezberdinetan banatu dituzte bilera horiek, hots, talde eraketa, komunikazioaren sustapena, autoestimazioaren garapena, harremanetarako trebetasuna eta motibazioaren garapena.
Hamalau emanaldi ezberdin egingo dituzte, martxoaren 31etik uztailaren 14ra bitarte. Ostiralero egingo dituzte elkarretaratzeak, 11:00etatik 13:00ak arte. Bileretara joan ahal izateko
Irungo web orrialdean eman beharko dute izena, martxoaren 20tik 27ra. Ekimenean parte hartzeko sarrera doakoa da.