Ostiralean Joseba Larratxeren erakustaldi berria aurkeztuko dute Martindozenea Gaztelekuan.
Martindozenea Gaztelekuan aurkeztuko du ostiralean Iñaki Larratxek bere azken lana.
Ostiralean Joseba Larratxeren erakustaldi berria aurkeztuko dute Martindozenea Gaztelekuan. ‘Gazteartean’ ekimaren azkeneko ekitaldia da, eta horretan Iñaki Larretxe irundar ilustratzaileak bere azken
Esan irudiekin I lanaren erakusketa aurkeztuko du.
‘Gazteartean’ ekimenak, gazte sortzaile, artista, ilustratzaile eta argazkilarien artean hautatutako talde batekin egiten den programa bezala sortu zuten Udaletik. Iaz hasi ziren “barruan daramagun alderdi sortzaile eta artistikoa ezagutu, garatu eta lantzea” helburu duen da ekimen horrekin. Horregatik, datorren ostiralerako ekimen berria prestatu dute. Jose Larratxe arkitekto eta komiki eta marrazki zale amorratuak bere azken lana aurkeztuko du. Gainera, aurreko erakusketetan egin den bezala, tailer bat egitea pentsatu dute. Tailerrean artistak nola lan egiten duen ikusteko aukera izango da, berarekin esperientziak eta teknikak elkarbanatzeaz gain.
Erakusketa martxoaren 24ean irekiko dute, eta apirilaren 21era arte egongo da zabalik, asteartetik larunbatera, 17:00etatik 21:00etara.