'Sormenezko auzoa' ekimenaren lehenengo emaitzak aurkeztu dituzte gaur goizean Irunen.
Gaur goizean aurkeztu dute ‘Sormenezko auzoa’ ekimena Kateak auzoan
‘Sormenezko auzoa’ ekimenaren lehenengo emaitzak aurkeztu dituzte gaur. Udala, auzotarren elkarteak eta Kunsthal Goi Mailako Diseinu Zentroaren esku hartzea izan da dinamika horren funtsa. Artea eta bizilagunak kontaktuan jarriko dituen lehenengo esperientzia da Irungo hiriarentzat.
Proiektuaren hasieran bizilagunez osatutako talde bat artista ezberdinekin elkartu ziren, artearen bidez Irungo auzoen dinamizazio prozesu bat martxan jartzeko. Katea auzoa aukeratu zuten, erabilerarik gabeko lur eremu ugari zituelako. Ondoren, hiriko artista ezberdinekin jarri ziren kontaktuan, auzoan egin zitezkeen lanak erabakitzeko. Horretarako, Kunsthal Goi Mailako Diseinu Zentroarekin jarri ziren lanean. Elizatxo, Aranibar eta Andrearriaga kaleek osatzen duten etorbidean kokaturiko lur eremuan joan dira lanak.
Aipatutako lan horiek, orain arte, lur-mugitzeak izan dira, palet batzuen kokapenaz gain. Proiektuak aurrera jarraituko du, horrelako ekimen ugarirekin. Orain arteko lanak erakusteko, ostegunean, hilak 23, Carlos Blanco Aguinaga liburutegian prozesuaren laburpenaren bideo bat eskainiko dute. Bideo emanaldia 19:00etan izango da.