Hondarribia FE-k behealdea estutu du Ordizian irabazita

Atzetik laugarrena dago Hondarribia FE. Datorren larunbatean Anaitasuna liderrak bisitatuko du Hondartza futbol zelaia.

Gehiago ezin zaio eskatu taldeari. Jaitsiera postuetatik urruntzeko borrokan murgilduta, sailkapeneko zazpigarrenaren etxera bidaiatu zuen Hondarribia FE-k, eta garaipena lortu zuen (1-2), Ordiziaren kontra. Hiru golak lehen zatian sartu zituzten. 0-2 aurreratu ziren hondarribiarrak baina, lehen zatiko luzapenean eta zalantzazko penalti bati esker, goierritarrek aldea murriztu zuten. Nolanahi ere, bigarren zatian ez zen markagailua mugitu eta garaipena berdeentzat izan zen. Hiru puntuei esker —Ostadarrek ere irabazi zuen—, atzetik laugarrena izaten jarraitzen du Hondarribiak, eta jaisteko hautagaien zerrenda estutu da, bost puntuko tartean bost talde baitaude: Ostadar (25), Hondarribia (26), Vasconia (28), Elgoibar (29) eta Beti Gazte (30). Haien atzetik, Aloña Mendi (22) eta dagoeneko ia aukerarik ez duen Martutene (13). Ikusi sailkapena Oraindik zortzi jardunaldi geratzen dira Ohorezko Mailako denboraldia bukatzeko, 24 puntu jokoan, eta gauza asko gertatu daitezke. Momentuz hori da panorama, horiek dira Hondarribia FE-ren aurkariak jaitsierari izkin egiteko. Datorren asteburuan beste borroka bat iritsiko da. Hondarribiarrek etxean jokatuko dute, baina lider Anaitasunaren kontra.
Hondarribia FE

Azken zortzi partidetan hamahiru puntu lortu ditu Hondarribia FE-k

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.