Auzitegi Nazionalaren erabakiaren kontra elkarretaratuko da bihar Sare

2015ean bahitutako 104.000 euroak ez bueltatzea erabaki zuen joan den astean Espainiako Auzitegi Nazionalak. Sareren egoera larria esan dute.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2015ean bahitutako dirua ez itzultzea erabaki izana salatzeko, elkarretaratzea egingo du bihar Sare Herritarrak Hondarribiko San Pedro kalean, 19:00etan. Hilaren 16tik 22ra burutzen ari diren elkartasun astearen barruan, hainbat herritan kontzentrazioak egingo ditu euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien giza eskubideen aldeko taldeak, horien artean Hondarribian deitu dutena. 2015eko urtarrilaren 15eko polizia operazioan bahitutako 104.000 euroak ez bueltatzea erabaki zuen joan den astean epaitegiak. Sare erakunde legala den arren, dirua batu zuen erakundea “legez kanpokoa” dela argudiatu zuen epaitegiak. Sareko kideek gogorarazi zuten euren elkartea “guztiz legezkoa” dela, eta ez dagoela kontrakoa adierazten duen epai bakar bat ere. Horregatik, elkartasun astea egiten ari dira, eta herritarrei laguntza eskatu diete: “Auzitegi Nazionalak kendu zion dirua dela eta, Sarek egoera larria bizi du”, esan dute. Informazio gehiago behar duenak, Sare Herritarra taldearen webgunean aurkitu dezake.
SAre azken ostirala

Sareren egoera larria dela esan dute, eta herritarrei laguntza eskatu diete

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.