Igandean Irun Hiria Bandak 'Sforzando' ikuskizuna aurkeztuko du, Mafalda Saloio portugaldar irakasle eta aktoresaren laguntzarekin.
Antzerkia eta musika batuko dituzte igandean Amaia Kultur Zentroan.
Igandean Irun Hiria Bandak
Sforzando ikuskizuna aurkeztuko du, Mafalda Saloio portugaldar irakasle eta aktorearen laguntzarekin. Irungo Udaleko Kultura sailak antolatutako Soinu Labor imiziatibaren hurrengo ekitaldia izango da. Larunbatean da, Amaia KZn.
Soinu Labor kontzertuen plataforma bezala sortu zen, eta agertoki eta formatu ezberdinetako emanaldiak eskaintzeko helburuarekin hasi ziren lanean. Plataforma antzerkia eta musika elkartzen dituen proiektua da. Kanpoko profesional batek eta hiriko kolektiboek lagunduta, musika ekitaldiak eskaintzen ari dira horren harira.
Larunbateko ekitaldia musikari nomadetan inspiratutakoa izango da, alde batetik bestera bizitzen diren horiei buruzkoa. Saioan bizikidetza, kultur ezberdinen arteko talka edo musikak jendea elkartzeko duen indarraz mintzatuko dira.
Sarrera doakoa da, baina Turismo Bulegoan eskuragarri dauden gonbidapenekin soilik sar daiteke emanaldira. Ekitaldiaren egunean ere gonbidapenak lortzeko aukera izango dute irundarrek, beti ere aurretik bukatzen ez badira. 19:00etan hasiko da saioa.