'Vamos!' ekimenaren lehenengo biltzarra egingo dute igandean
Ahal Dugu-ren "Vamos!" herritarren partaidetza ekimenaren lehenengo Euskadiko Biltzarra egingo da igandean Irunen.
Ahal Dugu-ren “Vamos!” herritarren partaidetza ekimenaren lehenengo Euskadiko Biltzarra egingo da igandean Irunen. Batzarra Gure Morada elkartean egingo da (Izaga kalea, 9). Ekimena Alberto Rodriguez diputatu kanariar eta Pilar Garrido senatariek bideratuko dute.
Jardunaldian herri-komunikazioari buruzko tailerrak egingo dituzte gizarte mugimenduen presentziarekin. Tailer horietarako, kultur, kirol, elkartasun, hezkuntza eta aisialdiko ekintzak egingo dituzte “gizartearen gehiengoa ahalduntzeko tresna erabilgarri bihurtzeko”. Ekimenean emakumeen elkarte, Stop Kaleratzeak, Erletxea, erretiratuen eta pentsiodunen elkartea, Lanbidek afektatutakoen Gipuzkoako plataforma eta Sorabilla elkarteek parte hartuko dute.
Jardunaldia 11:00etan asiko dute. 13:00etan senidetza bazkari bat prestatu dute, geroago, 16:00etan martxoaren 25eko mobilizazioetara begira lantaldeetan banatzeko. 18:00etan amaituko dute ekimena Inor eskubiderik gabe lelopean egingo duten elkarretaratzearekin.