Irungo herritarrek herri aldizkariaren 79. alea jasoko dute hurrengo egunetan.
Astean zehar banatuko dute udaletik aurtengo herri aldizkaria.
Irungo herritarrek herri aldizkaria jasoko dute hurrengo egunetan. Udalak aldizkariaren 79. alea kaleratuko dute. Astean zehar hiriko 20.000 etxeetara iritsiko da udalerriari buruzko agerkaria. Herritarren Arreta Zerbitzuak du zenbaki horren portada, euren 20. urteurrena delako.
Errebistan, azken hilabeteetan Irungo hirian egindako lanen berri emango da, hala nola, Artalekuko igogailuak, berrurbanizatutako Cipriano Larrrañaga, edo Oinaurreko parke berria.
Hiriak dituen erakarpen turistikoak edo Mondragon Unibertsitatearen aldaketa Palmera Montero gunera izango dira aldizkariaren zati garrantzitsu. ‘Protagonistak’ sekzioa Oskarbi Kultur Elkarteak bete du oraingoan. Horretan, Bidasoako idazle ugari eta Zeu Zara EiTB sarietako irabazleei eskainiko zaie tartea. Gainera, Amnistia Internazionalek San Juan plazan egindako errefuxiatuen aldeko elkarretaratzea ere azalduko da ale horretan.
Irungo etxeetan jasotzeaz gain,
hiriko web gunean aldizkaria deskargatzeko aukera emango dute.