Aiako Harrira mendi irteera egingo du Blagan elkarteak

Aldura mendiari buelta emango diote Hondarribiko euskara elkartekoak. Edozein joan daiteke. Eroskiko aparkalekutik abiatuko dira.

Blagan Euskara Elkarteak mendi irteera antolatu du etzirako. Inguruko naturguneak ezagutzen jarraituko dute Blaganekoek; oraingoan Aiako Harria Parke Naturalera joango dira, Aldurari itzulia egiteko, PR-GI1004 bidetik. Eroskiko aparkalekutik abiatuko dira, 08:00etan. Ia lau orduko ibilbidea izango dela esan dute; hortaz, eguerdirako itzuliko dira Hondarribira.
Blagan itsaslabarra

Inguruak ezagutzen jarraituko dute. Irudian, Jaizkibeleko erlaitzara joan zirenean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.