Gipuzkoako Trialsin Txapelketaren hurrengo jardunaldia igandean izango da Irunen.
Ion Areitio hondarribiarra aurreko urtean Puianako zirkuituan.
Gipuzkoako Trial Txapelketaren hurrengo jardunaldia igandean izango da Irunen. Gaur aurkeztu dute martxoaren 19an egingo den txapelketaren hirugarren proba. Txapelketa Irungo Puiana zirkuituan izango da, aurreko ekitaldietan bezala. Lehiaketan 60 pilotutik gora arituko dira, kategoria ezberdinetan banatuak. Bizikletak protagonistak diren egun horretan lehiatzeko 10:30-13:30 bitarteko iraupena izango dute pilotuek.
Gipuzkoako Txapelketaren hirugarren proba horretan Ion Areitio hondarribiarra eta Gorka Susperregi irundarra egongo dira ziur. Txapelketa horren aurreko probetan izugarrizko emaitza eskuratu zuten bidasoarrek. Urtarrilaren 29an Hernanin egindako Gipuzkoako Txapelketaren lehenengo proban Areitiok lehenengo postua lortu zuen, Susperregik hirugarrena eskuratu zuen bitartean. Otsaileko 12an Errenteria-Oreretako San Markosen bigarren trial proban ere biek emaitza berbera izan zuten. Prest daude bidasoarrak Puianako zirkuituan asteburuan egingo den hirugarren proban bizikletara igo eta dakiten bezala lehiatzeko.