Urdanibiako azoka berrantolatuko dute
Irungo Azoka Txikia Estatuen zerbitzuen inguruko Zuzendaritza Europarrak dionaren arabera antolatuko da, bertan azaltzen diren beharrei erantzuna emateko.
- Esperientzia eta profesionaltasuna kaleko salmentan (gehienez 65 puntu). Europako Batasunaren (EB) barnean kaleko salmentan egiaz aritu izana, modu erregular, legal eta profesionalean. Era berean, udalerri honetako artisau azoketan, baratze produktuen azoketan eta merkatu tradizionaletan parte hartu izana.
- Formazioa (gehienez 5 puntu). Azkeneko 3 urteetan EBko zentro ofizialetan, enpresa baimenduetan edo merkatarien elkarteetan formazio ikastaroak, jardunaldiak, hitzaldiak eta abar eman eta jaso izana baloratuko da.
- Eskatzailearen egoera ekonomiko-soziala (gehienez 27 p.). Guraso bakarreko familien kasua puntuen bitartez baloratuko da eskatzaileak bere ardurapean mendeko pertsona bat edo ezintasunen bat duena badu edo postua eskatzen duena langabezian badago edo Diru-sarrera Bermatzeko Errenta jasotzen badu.
- Arreta eta seinaleztapena bi hizkuntza ofizialetan (gehienez 10 p.). Titularrak edo laguntzaileak arreta euskaraz nahiz gaztelaniaz bermatu ahal izatea baloratuko da.
- Produktuak (gehienez 30 p.). Produktu ekologikoen salmenta, jatorri izendapeneko Kontseilu Arautzailearen ziurtagiria duten produktuen salmenta eta nekazaritzako elikagaien kalitate ziurtagiria duten produktuen salmenta (label, berme marka…) baloratuko da.
- Produkzio eta elaborazio zentroaren hurbiltasuna (gehienez 20 p.).