Datorren martxoaren 16an Amnesty Internationalek prestatutako 'Ba al goaz aurrera? Emakume eta neskatxen eskubideak' erakusketari hasiera emango diote Irunen.
Kabigorrin izango da erakusketa, martxoaren 16tik apirilaren 22ra arte.
Datorren martxoaren 16an Amnesty Internationalek prestatutako
Ba al goaz aurrera? Emakume eta neskatxen eskubideak erakusketari hasiera emango diote Irunen. Martxoa eta apirilean ikusgarri egongo den erakusketa Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan izango da. Munduan emakume askok jasaten dituzten gehiegikeriak salatzeko agertokia izango da hurrengo hilabeteetan Kabigorriko aretoa.
Esposizioa zazpi panelekoa izango da. Mundu osoko emakume eta nesken eskubideei begira jasaten dituzten desberdinkeria, diskriminazio eta urraketa egoerak ikusgarri izango dira, errealitate hori salatzeko. Erakustaldia bost gai nagusiren inguruan egituratu dute antolatzaileek: erlijioarengatik, urritasun bat izateagatik edo etniagatik emakume askok jasaten duten diskriminazioa; adierazpen-askatasuna; sexu eta ugalketa-eskubideak; sexu-indarkeriarik gabeko bizitza eta gatazka armatuetako egoera eta horien ondorioak milioika emakume errefuxiatuak.
Gainera, Amnesty International-ek Iran, Somalia, Txina, El Salvador eta munduko leku askotan emakumeek jasan beharreko situazioak islatzen duten obrak ere ikusgai egongo dira agerketan.
Erakusketa ostegunetik larunbatera ikusteko aukera izango dute herritarrek, martxoaren 15etik apirilaren 22ra arte.