Datorren astelehenean "Berdinen arteko oinarrizko errenta eta feminismoak, enpleguaren zentralidadetik bizitzaren zentralidadera" lelopean prestatuko hitzaldi-tailerra egingo dute Irungo Lakaxita gune autogestionatuan.
Lakaxitan egingo dute hurrengo astelehenean berdinen arteko oinarrizko errentaren inguruko tailerra.
Datorren astelehenean
Berdinen arteko oinarrizko errenta eta feminismoak, enpleguaren zentralidadetik bizitzaren zentralidadera lelopean prestatuko hitzaldi-tailerra egingo dute Irungo Lakaxita gune autogestionatuan. Erletxea elkarteak prestatutako hitzaldia Isa Alvarez aktibista eta formatzaileak emango du. Pertsona berdinen arteko oinarrizko errenta sustatzea da Erletxeak duen helburuetako bat, eta horrelako ekitaldiekin gizarteratu nahi dute.
Azken hilabeteetan tailerrak egin dituzte Ahal Dugu-Podemos, Ezker Anitza, Caritas, Korapilatuz, LAB eta ELA sindikatu eta elkarteekin. Tailerra Baladre, langabezia, pobretze eta gizarte-bazterketaren aurkako koordinatzaile, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna eta Via Campesina mugimendu internazionalaren programen zati da.
Tailerra Irungo Anaka kaleko Lakaxitan izango da, hurrengo astelehenean, hilak 20, 19:00etan.