Oiasso Museoak, erakusketa osagarrien planaren barruan, hurrengo martxoko eta maiatzeko hilabeteei begira gauzatuko diren jardunaldien aurkezpena egin du.
Hurrengo asteetan Oiasso Museoan egingo diren jardunaldiak aurkeztu dituzte.
Oiasso Museoak, erakusketa osagarrien planaren barruan, hurrengo martxoko eta maiatzeko hilabeteei begira gauzatuko diren jardunaldien aurkezpena egin du. Musika, jardunaldiak eta arkeologia ilustrazio tailerrak izango dira egitarauaren funtsa.
Euskal kostaldeko museoen hilabetearen harira, lehenengo ekitaldia martxoaren 24rako prestatu dute: Asier L.I. pianistak bere azken
Oro bat diskoa aurkeztuko du. Kontzertua doan izango da, leku guztiak bete arte. 20:00etan hasiko da musika emanaldia.
Martxoaren 31ean, aldiz, II. Jardunaldi Grekoa egingo dute. Kultura grekoaren inguruko solasaldia izango da. Lehenik, txarla bat eskainiko dute. 18:30ean, Maria de Paz Lopez filologoak
Dantzak Grezian: antzinatasunetik gaur arte izendatutako hitzaldia emango du. Ondoren, Nicolas Syros eta bere bandaren eskutik kontzertua eskainiko dute, 20:00etan.
Azkenik, maiatzaren 20an arkeologia ilustrazioko tailerraren ordua izango da. 10:00etatik 14:00ak arte, eta 16:00etatik 18:00ak arte izango dute aukera museora gerturatzen direnek tailerrean parte hartzeko. Ez da beharrekoa izango aurretik gaiaren gaineko ezagutzarik izatea. Apuntatzeko epea eta inskripzioak ireki dituzte. Izena emateko 35 euro ordaindu beharko dira eta museoko telefonora deitu, edo
helbide honetara idatzi.