Martxoaren 17an egingo du Furgobaratzak Gipuzkoako bere hurrengo geltokia.
Puiana baratzea izango da Furgobaratzaren hurrengo geltokia.
Martxoaren 17an egingo du Furgobaratzak Gipuzkoako bere hurrengo geltokia. Irungo Puiana Baratze Parkean izango da elikagai osasuntsu eta ekologikoen topaketa. Hurrengo asteko ostiraleko 17:00etatik 19:00etara egongo da furgoneta berezia gerturatzen diren guztien dudak argitzeko, teknikari baten aholkuak entzuteko aukera izateaz gain.
Gipuzkoako Baratze Parke sarean aholkularitza eskaintzen duen zerbitzua da Furgobaratza. Gipuzkoako herrietatik hilean behin baratzearen inguruko dudak argitzeko bidaiatzen doan autoa da, landare eta produktu ekologikoak eskuragarri jartzeaz gain.