Euskararen hilabetea egiten ari dira Irunen, gazteei begira. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte, horien artean gaurko gazte mintzodromoa Ficoban.
Gazteak, gaur, mintzodromoan.
Euskararen hilabetea da Irunen. Udaleko Euskara arloak gaztetxoentzako hainbat ekitaldi antolatu horren harira,
Euskararen bideari jarraituz lemapean. Lehena gaur egin dute, Ficoban: gazte mintzodromoa eta bertso saioa egin dituzte, 400 ikasle bildu dira, eta World Cofee formatuarekin hitz eta pitz, euskaraz, aritu dira DBH 1 eta 2ko ikasleak. Gai zehatza izan dute hitz egiteko gai: martxoaren 8a.
Gaurkoaren, eta gainontzean izango diren jardueren berri eman dute gaur Arantza Zulet Hizkuntza Normalizaziorako teknikariak, eta Josune Gomez Euskara ordezkariak. Zinegotziak esan duenez, 7.000 ikasleri zuzendutako ekintzak egingo dituzte hilabetean zehar, HHtik hasita, DBHko 4. mailara arteko ikasleei hain zuzen. Asmoa, garbia: “Euskararen inguruan sentsibilizazioa eta motibazioa sustatzea, euskararen aldeko jarrera positiboa”.
Jarraian, egitasmoaren barruko egitaraua. Eskola orduetan egingo dituzte ekitaldiak, beraz, ikasleentzat bideratutako ekitaldiak dira.
- Hilaren 15, 16 eta 17an: Amaia KZn, Baserrian amets antzezlana HHko ikasleentzat. Eidabe konpainiarena da antzezlana, elikagaien eta haien jatorriari buruzkoa.
- Hilaren 21 eta 22an: Amaia KZn, Wangari, zuhaitz neska antzezlana ikusteko aukera izango dute LH3 eta 4ko ikasleek. Karlik Danza Teatroren lana da, eta Wangari Maathai emakumearen bizitzari buruzko argibideak ematen dituzte, hark mundu hobe baten alde egindakoak azalduz, batez ere emakumeen eta haurren eskubideen defentsan borrokatuz.
- Hilaren 23an, Amaia KZn, Jainko basatia antzezlana ikusiko dute DBH3 eta 4ko ikasleek. Txalo konpainiarena da antzezlana, eta Yasmine Reza antzerkigile frantsesak idatzitakoa, komedia tragiko modura.
Gaiarekin lotuta,
Irunero aldizkariak bi ale berezi argitaratuko ditu HH, LH eta DBHko ikasleen sormen lanekin.