Gipuzkoako Merkataritzako Federazioak sustatutako 'Singular dendak' marka Irungo udalerrira iritsi da.
Atzo aurkeztu zuten ‘Singular dendak’ marka Irunen.
Gipuzkoako Merkataritzako Federazioak sustatutako
Singular dendak marka Irungo udalerrira iritsi da. Hiriko hamabost bat dendari hobetzeko ekintza plan bat eskainiko zaie hurrengo hilabeteetan. Gipuzkoako dendetan balio bereizgarria eskaintzea da plataformaren helburua.
Atzo aurkeztu zuten
Singular dendak Hiri Bultzadarako ordezkari Miguel Angel Paez eta Gipuzkoako Merkataritzako Federazioko zuzendari Maite Balmasedak. Aholkularitza profesionala, kalitatezko produktuak, irudi erakargarria eta bezeroarentzako arreta sustatzea dira marka honek Gipuzkoako herrietako denden artean zabaldu nahi duena.
Hurrengo egunetan aukeratuko dituzte Irungo hamabost bat denda, 25-30 orduko formazioa jaso dezaten. Prozesuak urte amaiera arte iraungo du eta dendaren diagnostiko eta ekintza plan bat martxan jarriko dute. Egitasmo horretan parte hartzeko, beharrezkoa izango da dendak bi urteko antzinatasuna izatea, eta enpresa-kate bateko kide ez izatea.