Larreaundiko erdiguneko azpiestazio elektrikoak eta Txumi Errekako haurtzaindegiak okupatzen duten eremua auzorako berreskuratzeko proiektu batean jarri dira lanean Udaletik.
Larreaundi auzoko obrak egiteko proiektuaren enkargua bidean da.
Larreaundiko erdiguneko azpiestazio elektrikoak eta Txumi Errekako haurtzaindegiak okupatzen duten eremua auzorako berreskuratzeko proiektu batean jarri dira lanean Udaletik. Ekimena Auzo Elkartearen eta auzotarren eskaeretatik dator, “Alkatea auzoetan” programako eskaerez gain. Eremu horren berreskuratzea izan da auzotarrek azken hilabeteetan izan duten erronketako bat, auzoak zituen beharretara moldatzeko beharrezkoak diren lanak egin daitezen.
Obrak egingo diren eremu horren erabilerari begira, herritarren Parte-hartze arloak proiektua egiten den bitartean partaidetza sustatuko duen prozesu bat irekitzea pentsatu dute. Aurreikuspenen arabera, 2017 urtean bertan bukatuko dituzte obrak. Aurtengo aurrekontutik 32.000 euroko erreserba egin dute, lan hauei aurre egin ahal izateko.