'Egunero behar luke martxoaren 8a izan' lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo Irungo Zabaltza Plazan.

Atzo Irungo Ensanche plazan berdintasunaren aldeko egindako elkarretaratzea.
‘Egunero behar luke martxoaren 8a izan’ lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo Irungo Zabaltza Plazan. Martxoaren 8ra begira, aurretik Udaletik eta hiriko emakumeen elkarte ezberdinetatik kontzentrazioa egiteko deialdia luzatu zuten. Jende mordoa gerturatu zen 20:00etan hasiera eman zioten ekitaldira. Gainera, egunean zehar, hiriko toki ezberdinetan berdintasunaren aldeko beste ekitaldi ugari egin ziren.