Martxoaren 8aren harira erakunde adierazpena egin du Irungo Udalak. Erakunde eta erabaki guneetan emakumeen presentzia handitzeko konpromisoak bildu ditu.

Irungo udaletxea.
Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Erakunde publikoetan eta erabakiak hartzeko guneetan —erakundeak, enpresak, organo, publikoak…— emakumeek duten toki eskasaren jabe egin da Irungo Udala martxoaren 8aren harira prestatu duen erakunde adierazpena osatzeko. Horren harira, bere egin ditu hainbat erakundek berdintasunaren arloan landu dituzten ikerketak, eta horiek egikaritzeko neurri sortak.
Horregatik, zortzi konpromiso hartu ditu Irungo Udalak, Europako Batasuneko Berdintasuneko Europako Gutunaren, nahiz emakume eta gizonen berdintasunerako 4/2005 legean ezarrita dauden betebeharren araberakoak.
Martxoaren 8a baino harago joan nahi du udalak, eta emakumeen berdintasunaren alde modu iraunkorrean lanean aritzeko konpromiso sorta da.
Ondoko PDF artxiboan erakunde adierazpena, eta zortzi konpromiso horiek.
Irungo Udalaren martxoaren 8ko erakunde adierazpena