Emakumeen Nazioarteko Lanuzteari bat egin dute SPI-k eta Irun Ahal Duguk
Irungo Si se Puede eta Irun Ahal Dugu-k 'Emakumeen Nazioarteko Lanuzteari' babesa eman diote gaurko ekitaldiari begira.
- Indarkeria matxistaren aurkako neurri zehatzak eta eraginkorrak abian jarri eta garatu daitezela exijitzea.
- Emakumeen lan baldintzak hobetzea eta lan desberdintasunarekin amaitzea soldaten, pentsioen, eta sustapen profesionalean gertatzen diren aldeak deuseztatuz.
- Familia-bizitza eta lan-bizitza batera eraman ahal izateko eraginkortasuna eta sustapena lortzea.
- Emakumeek enplegua lortzeko diskriminazioa deuseztatzea eta emakumeen langabezia-tasa murriztea.
- Lanaren eremuan sexu-jazarpen egoerak, lan-eskastasuna, behin-behinekotasuna eta jardun partzialeko zein iraupen motzeko kontratuen tasa handia deuseztatzea.