Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Menchu Gal, emakumeena, Rosa Valverderekin hasita

Menchu Gal aretoan Rosa Valverderen lanekin erakusketa zabalduko dute hilaren 10ean. Emakumeen beste bi mostra jasoko ditu aurten aretoak.

Urko Etxebeste Petrirena
Bidasoa
2017/03/08
rosa.velverde2

Gaurko aurkezpenean, Isabel Sagues, Juncal Eizagirre eta Helena Elbusto.

Gaur aurkeztu dute hilaren 10ean zabaldu eta ekainaren 10era arte ikusgai egongo den erakusketa Menchu Gal aretoan. Rosa Valverderen lanek hartu dute eraikinaren espazio bertikal eta horizontala. Rosa Valverde. Reflejos: vida y creación izenburua du mostrak. Erakusketa hori aurkezteaz gain, udaleko eta aretoaren arduradunek esan dute Menchu Galen aurten izango diren erakusketa guztiak emakumeen lanenak izango direla, hiru orotara. Aurreko urteetan, Gaur taldeko kideen lana bildu dituztenak jaso ditu batez ere alde zaharreko aretoak. Rosa Valverde (Donostia 1953-Azkaine 2015) kulturan emari handiko familiakoa izan zen. Eta Irunekin harreman estua izan zuen, besteak beste hirian zegoelako familiaren Valverde inprenta, eta Rosaren aita Antoniok El Bidasoa aldizkarirako ilustrazioak egiten zituelako. Baina Valverdek bere kabuz egin zuen bidea margoketan, hainbat alorretan sakonduz, eta horietan haren nortasuna ezarriz: koadroak, hiru dimentsioko objektuak, bionboak… Bizi-bizia da, beraz, erakusketa, Rosa Valverderen sorkuntzekin, bizitzarekin eta izaerarekin fidela. 2003an ere, baiona Amaia Kultur Zentroan, jarri zuten sortzailearen lanekin erakusketa Irunen. Gaur bertan, martxoaren 8arekin, aurkeztu dute erakusketa. Horretarako agerraldia egin dute Menchu Galen bertan. Bertan izan dira Helena Elbusto erakusketaren komisarioa, eta Isabel Sagues Valverderen iloba. Juncal Eizagirre Kultura ordezkariak eman ditu udalaren partetik azalpenak. Ekainaren 10era arte, ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara egongo da zabalik aretoa, eta igande nahiz jaiegunetan 11:30etik 13:30era.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.