Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

'Egunero izan beharko luke martxoak 8' leloarekin bat egin dute alarde tradizionalen sustatzaileek

Irungo eta Hondarribiko alarde baztertzaileak sustatzen dituzten zortzi talde eta erakundek ohar bateratua egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2017/03/06
“Berdintasunaren alde lan egiteko dugun konpromisoa” berresteko, ohar bateratua landu dute Irungo nahiz Hondarribiko alarde tradizional eta baztertzaileak —ez dituzte emakumeak soldadu bezala desfilatzen onartzen—  sustatzen dituzten erakundeek. Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan kaleratu dute agiria. Egunero izan beharko luke martxoak 8 leloarekin Irungo Zabaltza plazan asteazkenean egingo den elkarretaratzearekin bat egiteko eskatu diete herritarrei, “mezu hau erreferentzia gisa hartzen dugu urte osoan lan egiteak duen garrantzia nabarmentzeko, denon artean berdintasunezko gizarte bat lortzeko, eta gaixotasun horrekin amaitzeko”. 19:00etan hasiko da mobilizazioa. Horrez gain, martxoaren 8aren harira antolatutako bestelako ekitaldietan ere parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Oharra zortzi erakunderen artean landu eta adostu dute. San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea, San Martzial Alardearen Batzordea, Emakume Irundarrak, GordeZAN-Anakako Emakumeak Kultur Elkartea, Pagoki Emakume Elkartea, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea, Alarde Fundazioa eta Hondarribiko Emakumeak dira talde eta erakunde horiek. Horiek esan dutenez, San Martzial Alardea eta Hondarribiko Alardea “erabat legezkoak dira, Auzitegi Gorenaren epaiek adierazi dute hori. Ez da inolako diskriminaziorik gertatzen genero edo desberdintasun arrazoiak direla eta”. Aldi berean, “alardeei babesa ematen emakume guztiek ekiteko eta iritzia emateko askatasuna” dutela adierazi dute oharra landu dutenek: “Askatasun hori da berdinak bilakatzen gaituena, eta ez dugu ahalbidetuko inork zalantzan jartzea, ezta interes faltsuetarako erabiltzea ere”. Irunen bi alarde daude. Horietako batek, publikoak, bermatzen du emakumeek soldadu bezala desfilatzeko hautua. Hondarribian Jaizkibel konpainiak bermatzen du hori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.