Joan den astean egin zen lehenengo Txingudi Beer Week azokara 3.500 pertsona gerturatu ziren
3.500 pertsonatik gora gerturatu ziren Txingudi Beer Week azokara.
Joan den astean lehenengo
Txingudi Beer Week azoka egin zen Irungo Ficoban. Azken boladan garagardo artisauak herritarren artean duen arrakastaren isla izan da aurreko asteko lehenengo feria hori. Jende ugari azaldu zen ekitaldi horretara, eta tokiko hamarnaka garagardo ezberdin dastatzeko aukera izan zuten hogeitik gorako standetan.
Guztira 3.500 pertsona gerturatu ziren azokara. Garagardo artisauaz gain, janari eta solasaldi ugari eskaini dira asteburu osoan zehar adin ezberdineko pertsonentzat. Antolatzaileen iritziz, larunbata izan da egunik jendetsuena, eta Ipar Euskal Herriko bisitarien etorrera nabarmendu nahi izan dute. “Oso pozik” daudela argudiatu dute Bidassoa Basque Brewery, Mala Gissona, Cerverceria Boulevard, Estebenea Jatetxea eta Ficoba antolatzaileek.
Aurtengo arrakasta ikusita, errepikatzeko gogoz daude, eta dagoeneko martxan jarri dute datorren urteko bigarren Txingudi Beer Week-en egitarau.