Emakume artistei deia luzatu die Emeki elkarteak

Astelehenetik igandera emakume artisten erakusketa jarriko du Emekik Arma Plazan. Nahi duenak, astelehenean eraman ditzake lanak.

Martxoaren 8aren bueltan, hainbat ekitaldi antolatuko ditu Hondarribiko Emeki Elkarteak. Horietako bat Bidasoko emakume artisten erakusketa izango da, Arma Plaza kultur guneko goiko solairuan egingo dutena. Erakusketa irekia da, edozein emakume artistarentzako tokia dago, eta horixe egin du Emekik, parte hartzeko deia zabaldu. Parte hartzeko interesa duten emakumeek astelehenean (hilak 6) eraman behar dituzte artelanak; akuarelak, olio margoak, marrazkiak, eskulturak… edozein teknikak balio du, markoa eduki ala ez. Parte hartzea eta norberaren lanak erakustea, hori da helburua. Arma Plazan bertan jasoko dituzte, 10:00etatik 18:00ak arte. Datorren astean egingo dute erakusketa, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara eta igandean 10:00etatik 14:00etara.
Emakumearen Astea erakusketa

Askotariko lanak bilduko dituzte erakusketan. Irudia, iazkoa da

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.