Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Unax Ugalde: "Hondarribiko emanaldia berezia izango da"

‘Escuadra hacia la muerte’ antzeztuko dute Itsas Etxean. Alfonso Sastrek 1952an idatzi zuen testua eta, larunbatean, besaulki-patioan eseriko da idazlea.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/03/02
Alfonso Sastrek orain 64 urte idatzitako Escuadra hacia la muerte antzezlana taularatuko dute larunbatean Hondarribiko Itsas Etxean. 1953an estreinatu zuten lehen aldiz Madrilgo Maria Guerrero antzokian eta hiru saioren ondoren zentsurak obra debekatu zuen. Paco Azorin eszenografo eta zuzendari madrildarrak berreskuratu du obra. Aktore taldean, antzerkian eta telebistan eskarmentu handiko seikote bat dago: Julian Villagran, Carlos Martos, Jan Cornet, Ivan Hermes, Agus Ruiz eta Unax Ugalde gasteiztarra. Hondarribiko HITZAri eskainitako elkarrizketan, “obra gogorra, egiteko zaila” dela aitortu digu Ugaldek, eta pertsonaien psikologia lantzeko hitzaldiak jaso behar izan zituztela.
Alfonso Sastre Unax Ugalde Escuadra hacia la muerte

Obra gaurkotu du Paco Azorinek, baina Sastreren testuaren muinari eutsita. (arg: Pedro Chamizo)

Harrigarria da Sastreren jatorrizko testuak egun oraindik daukan indarra. Bai, pentsatzen dugu nolabaiteko balioa duela oraindik. Egia da badituela Guda Hotzaren zenbait erreferentzia, baina gertu dagoen gerrari, etsai ezezagunari buruz ari denean, horretan bai, zoritxarrez, egoera ez da gehiegi aldatu. Zer espero daiteke Paco Azorinek egin duen moldaketaz. Nolako Escuadra hacia la muerte antzeztuko duzue bihar? Azorinek proposamen ausarta egin du, handira jokatzen duen zuzendaria da. Eszenografia moldatu dugu, ja ez da etxola bat basoan, baizik eta guda biologiko edo bakteriologikoa iradokitzen duen bunker bat. Testuan, ezabatu dira soldadu ingelesei edo frantsesei egiten zaizkien erreferentziak, Guda Hotzarekin lotzen duten nazionalitateen erreferentziak. Eremua zabaldu dugu, onirikoagoa bihurtu. Finean, Sastreren testua existentzialista da, testuak kontatzen duena baino askoz istorio zabalagoa dago testuaren atzean. Horrez gain, Bertolt Brechten bertso batzuk sartu ditugu, horietako batzuk nik errezitatzen ditut. Zuzendariak sartu nahi izan ditu, zain dugun amaiera ilun horri argia eman nahian. Bukaera era ausartagoa da, urrats bat ematen du aurrera. Obra originala ezagutzen dutenek erabateko errespetuz landu dela ikusiko dute, baina proposamen honek behar zituen moldaketak ere ikusiko dituzte. Hirugarren Mundu Gerran kokatzen da istorioa, baina drama psikologikoa da. Bereziki landu behar izan al duzue atal hori? Bai, bai. Obra distopia batean oinarritzen da, etorkizun ezezagun batean, desiratu gabekoa. Orwellen 1984 da gehien inspiratu gaituen obra alde psikologikoa lantzeko. Hainbat bilera izan genituen, existentzialismoari buruzko zenbait solasaldi, jatorrizko obraren xedea zein zen ondo ulertzeko balio izan zigutenak. Ez da publikoa hotz uzten duen obra bat, oso gogorra da, egiteko zaila, ez bakarrik aktoreengatik, kontzentrazio asko eskatzen duelako, baina ikuslea ere behartzen du, testu sakonak direlako, eta atzean asko gordetzen dutelako. Apostu inportantea da eta, CDN atzean ez balitz, zaila izango litzateke aurrera eramatea. Horregatik, oso pozik gaude funtzio hau berreskuratu izanagatik, duela 64 urte militarrek hirugarren antzezpenaren ondoren obra itxi zutenetik ez baita modu honetara antzeztu.
Unax Ugalde 'Escuadra hacia la muerte'

Ugalde, Pedro Recke da antzezlanean

Zure pertsonaiaz zer aurreratu dezakezu? Pertsonaiak errespetatzen dira. Ni Pedro Recke naiz, soldadu zaharrena, bigarren kaboa edo. Traman pertsonaia nagusia da, Julian Villagranek antzezten duen kaboaren ordez aginte gehiena lukeena. 1953an estreinatu zuten antzoki berean estreinatu zenuten zuek. Oso hunkigarria izan zen, gau magikoa. Alfonso Sastreren senideak etorri ziren, Alfonso ez, nagusia delako eta ezin izan zen etorri. Horregatik, Hondarribiko emanaldia berezia izango da, Alfonsok, hainbeste urte eta gero, bere obra berriro ikusteko aukera izango duelako. Ilusio handiarekin goaz, egiten ari garena berari gustatzea espero dugu. Ilusio handia egiten digu Sastrek bere testuetako bat berriro eszenatoki gainean interpretatua ikusiko duela jakiteak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.