Irungo EH Bilduk azken udalbatzan udal gobernuak izan zuen jarrera salatu du.
Irungo EH Bilduk azken udalbatzan aurkeztutako mozio guztiei udal gobernuak ordezko mozio bana aurkeztu zuela salatu du. Otsailaren 22ko udalbatzan, hasi baino bi ordu eta laurden lehenago udal gobernuak ordezko mozioa aurkeztu zuela jakinarazi zioten koalizioari.
Gertaera hau dela eta, “aholku bat” eman nahi izan diote udal gobernuari. “Ume bihurri baten trikimailuak berriro ez erabiltzeko” eskaera egin dio Irungo taldeak. Gainera, koalizioak mozio bat aurkezteko 72 orduko gutxieneko denbora-epea izaten duela adierazi du, udal gobernuak bere mozioa minutu batzuk lehenago egin zuen bitartean. Beraz, “udal gobernuak lana ez duela garaiz egin” edo “abantailaz jolastu nahi izan dutela” irakurketa posible hauek aztertu ditu arrazoi gisa EH Bildu taldeak.