Elkartze hegoamerikarra Herriko Etxean
"Los Andes" Irungo elkarte hegoamerikarrak elkartze gastronomiko eta kulturala prestatu du hurrengo martxoaren 4rako
“Los Andes” Irungo elkarte hegoamerikarrak elkartze gastronomiko eta kulturala prestatu du hurrengo martxoaren 4rako. Herriko Etxean izango da 12:30etatik aurrera. Ekitaldirako, zuzenean joko duen talde paraguaitar baten kontzertuaz gain, musika hegoamerikarra eta Paraguai eta Honduraseko jaki tipikoak dastatzeko aukera izango dute gerturatutako guztiek.
Azaroan Irungo Herriko Etxea berriz ireki ondoren, irundar guztiei zuzendutako hitzaldiak, solasaldiak, liburu aurkezpenak eta debateak eskaini dituela gogoratu du Irungo Sozialistak taldeak. Gainera, ekitaldi guzti hauek irundarren artean harrera oso ona izan dutela argudiatu dute. Hau guztiagatik, edozein motatako ekitaldi edo emanaldiak proposatu eta aurrera eramateko deialdia luzatu dute hiriko elkarteen artean Irungo Sozialistek.