Gaur aurkeztu dute aste bukaeran Artalekun egingo den gimnastika erritmikoko lehenengo txapelketa
200 gimnastatik gora lehiatuko dira larunbatean Artalekun.
Gaur aurkeztu dute aste bukaeran Artalekun egingo den gimnastika erritmikoko lehenengo txapelketa. Pedro Alegre Kirolen ordezkariak, A.D. Irunesa taldeko bi entrenatzailerekin batera egin du aurkezpena, eta talde irundarrak prestatu duen lehiaketa honetara ikusle bezala gerturatzeko deialdia luzatu dute. Txapelketa larunbatean izango da, hilak 4. Lehenengo edizio honetan, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 17 taldek parte hartuko dute.
Larunbat honetan, 200 kirolari baino gehiago lehiatzea espero da. 180 pertsona izango dira taldean lehiatzen arituko direnak. Bestalde, 44 kirolari bakarka lehiatuko dira. Txapelketa kategoria ezberdinetan banatu dute: haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak. Gainera, lehiatzeko adina ez duten haurrek ere gimnastika erritmikoko ariketa eta saio batzuetan parte hartzeko aukera izango dute larunbatean.
Larunbateko proba 15:30ean hasiko da. Kategoria bakoitzetik emaitza onena lortzen duten hiru kirolariek saria jasoko dute.