Irunen, mantsoago

Abiadura informazio panelak eta abiadura murrizteko euskarriak jarri dituzte Irunen. Udalak oinezkoen eta bizikletazaleen aldeko neurriak hartuko ditu.

20ko seinalea

Abiadura informazio panela, Nafarroa etorbidean.

Ibilgailuek hirian zehar egiten dituzten abiadura murrizteko hainbat neurri hartu ditu udalak. Irun 30 iniziatiba du horretarako. Abiadura murrizteko euskarriak, abiadura azaltzen duten panelak (Artian, Nafarroa etorbidean eta Oinaurre parean) jarri dituzte, besteak beste, abiadura moteltzeko. Horien jarraipena egiten ari da udala. Oinezkoen pasabideak argiago ikusteko ere neurriak hartuko ditu udalak. Horretarako 7.260 euroko aurrekontua duen ikusgarritasun ikerketa egingo du, eta horren emaitzaren arabera neurri bat edo beste hartuko dute. Oinez eta bizikletaz Ibilgailuen abiadura murriztu bakarrik ez. Irungo Udaleko Mugikortasun eta Bide PUblikoen sailak iragarri du lanketa berezia egingo dutela oinez egiten diren desplazamenduak sustatzeko, baita bizikletaren erabilera sustatzeko ere. Azken horretan, Letxunborro eremuan —Zubimuxu eta Puiana artean— egitekoa den bidegorriaren exekuzio egitasmoa bukatzear dela iragarri du, ia 12.000 euroko aurrekontuarekin. Hein berean, bizikletentzako aparkalekuen gaia lantzeko 3.388 euroko partida gordeta du udal erakundeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.