Irungo lehenengo Korrika batzordea, hilaren 16an

Korrika prestatzeko lehen bilkura irekia da, edonor joan daiteke. 19:00etan hasiko da bilkura AEK euskaltegian. Apirilaren 4an iritsiko da Korrika Bidasora.

korrika19.irun

2015eko Korrikakoa da ondoko irudia.

20. Korrika prestatzen hasten hasiko dira irundarrak. Horretarako, Irungo AEK-k lehen Korrika batzordera joateko deitu ditu hiritarrak: batzordea hilaren 16an (osteguna) izango da, 19:00etan hasita. Legia kalean dago euskaltegia, 6. zenbakian. Deialdia irekia da, Korrikarekin bat egin  nahi duten norbanako, talde edo eragileei zabalik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.