Igande Sasoi itzuli da

10:00etatik 14:00etara egingo dute Igande Sasoi egitasmoaren urteko lehen jardunaldia. Garraio publikoan aldaketak egongo dira.

igande.sasoi

Zabaltza plazaren inguruan egingo dituzte jarduerak.

Etzi, igandea, egingo dute urteko lehenengo Igande Sasoi. 10:00etatik 14:00etara egingo dute, hainbat jarduera uztartuz. Beti bezala, Colon pasealekuan, Zabaltza plazaren inguruan egingo dute kirola, osasuna eta familia giroa uztartzen dituen jarduera. Ginkana bat eta bizikletan trebatzeko zirkuitua Irungo Txirrindularitza Elkartearen eskutik; jokoak Decathlonen eskutik; tailer praktiko bat eta txakurrak trebatzeko jarraibideak Osondo Txakur Hezkuntza elkarteak emana; ur hornikuntzari buruzko informazioa eta punteria jokoa Txinzerren eskutik; eta orekako probak. Horiek igandeko menuaren osagaiak. Irungo Udalak antolatzen du Igande Sasoi, hiriko kirol elkarte eta aisia elkarteekin elkarlanean. Garraio publikoan aldaketak Jardueraren ondorioz, Irun erdialdea itxita egongo da igande goizean. Horren ondorioz garraio publikoan, autobusetan, aldaketak egongo dira. Horiek Irungo Udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.