75 partzela izango ditu Puianako baratze parkeak eta hilaren 18an, larunbatarekin, zabalduko du udalak.
Puianako baratze parkean 75 partzela egin dituzte.
75 partzela izango ditu Puianako baratze parkeak eta hilaren 18an, larunbatarekin, zabalduko du udalak. Horretarako, ekitaldi xumea antolatu du 11:30ean. Bertan erabiltzaile guztiek eremuaren giltza jasoko dute. Giltza horrekin baratze parkeko sarrera nagusia, banakako takilak, eta baratzerako lanabesak dauden txabola zabaltzea izango dute.
Baratze guztien artean 70 herritarren artean banatu dituzte, eta beste bostak ikastetxe eta gizarte arloan lanean ari diren elkarteen artean banatu ditu udalak: rais-Euskadi, Anzaran Zentroa, Arrats Elkartea, Mendibil elkarte pedagogikoa eta Txingudi Ikastola BHI. Irungo Udalak Kutxa Ekogunearekin hitzarmena sinatu du, eta horrenbestez, erabiltzaileek ikastaroak, baratzerako lanabesak, edo Furgobaratzaren zerbitzua izango dute eskura.
Puianako baratze parkeak 17.000 metro koadro ditu, eta lehenengo fasean, 4.500 metro koadroko eremua gaitu dute. Erabiltzaileek urtebeteko baimena dute baratza lantzeko eta beste hiru urtez luzatu daiteke gehienez, eta 545 euroko tasa ordaindu dute 100 euroko fidantza ordaindu dute. Azken hori baratza lantzeko baimena amaituta itzuliko die udalak.