Irungo inauterietako kartel lehiaketako lanak ostirala arte entrega daitezke

Irungo inauterietako kartelak Kultura Sailaren bulegoan utzi behar dira, 14:00ak baino lehen. Konpartsen artean 19.900 euro banatuko ditu udalak.

Irungo Inauterietako desfilea

Spiderman amaraunean, Irungo iazko inauterietako desfilean.

Irungo Udaleko Kultura Sailak oroitarazi du ostirala arte (barne) aurkez daitezkeela inauterietako kartel lehiaketarako lanak. Horiek baldintza batzuk bete behar dituzte, oinarrizkoenak honakoak:
  • Edozeinek parte har dezake lehiaketan, baina pertsona bakoitzak lan bakarra aurkez dezake
  • Bertikalak izan behar dute, 70×50 zentimetroko neurrikoak. Panel baten gainean itsatsita joan behar du proposamenak.
  • Kartelean honakoa testua jarrita egon behar da: Irungo inauteriak 2017 Carnavales de Irun, otsailak 23-28 Febrero.
Lanak Kultura Saileko egoitzan utzi behar dira. 14:00ak arte dago zabalik egunero bulego hori. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du. 150 euroko akzesita ere emango dute. Konpartsak Udalak konpartsetako kideei ere gogorarazi die izena eman behar dutela inauterietako desfileetan parte hartzeko. Hori HAZ bulegoan egin behar dute konpartsek, kartelekin bezala, hilaren 20ra arte (barne). Behin izen ematea bukatzerakoan, konpartsek zein ordenean desfilatuko duten erabakitzeko zozketa otsailaren 8ko 13:00etan egingo dela iragarri du udalak. Ospitale Zaharrean egingo dute zozketa hori. Udalak 19.900 euro prest ditu konpartsak diruz laguntzeko. Talde bakoitzak izango dituen partaideen araberakoa izango da diruaren banaketa.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.