Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lanuzteak deitu ditu Amara eta Arasoko Langileen Batzordeak

Ostegunean hasita, lanuzteak egingo dituzte Euskotreneko Amara eta Arasoko egoitzetako makinistek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Irun
2017/01/17

Ostegunetik, otsailaren 25a bitarte egingo dituzte lanuzteak Euskotreneko langileek.

Ostegunean hasita, lanuzteak egingo dituzte Euskotreneko Amara eta Arasoko egoitzetako makinistek. Greban jarraitzen dutela esan dute, eta lanuzte horiek otsailaren 25a arte mantenduko dituzte ohar batean jakinarazi dutenez. Lanuzteak, Amara eta Arasoko lan egoitzetako kaltetutako Langileen Batzordeak proposatu eta onartu dituela esanda, grebarekin tren agente finkoen kopurua handitzea,  Arasoko langileek zerbitzu publikoak erabiltzeko aukera izan dezaten neurriak hartzea, eta zuzendaritzak jarritako salaketa bertan behera uztea lortzea. San Sebastian Egunaren bezperan egingo dute lehen lanuztea eta eragina izango du zalantzarik gabe. 19:00etatik gauerdira arte etengo dute zerbitzua. San Sebastian egunean bertan, 24 orduko lanuztea egingo dute. Euskotreneko Zuzendaritzak ezarritako frekuentzia berriei erantzuteko jarri zuen lanpostu finkoen ugaritzea ez dela nahikoa joan den urteko irailaren 12a aurretik  tren agenteen kolektiboak zituen lan baldintzei eta jardueraren garapenari eusteko esan dute batetik. Joan den urteko irailaren 12an sartu ziren indarrean Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lineako frekuentzia berriak, frekuentzia horiei dagozkien zerbitzu koadroak, eta Arasoko lan egoitza berria. Langileen Batzordeak eskatutako garraio plana ez duela onartu Zuzendaritzak diote, bestetik: “Lan egoitza Arasora aldatzearekin kaltetutako langileentzat eskatzen dugu garraio plan hori. Euskal Herriko garraio enpresa handienak ez ditu ezta bi tren ere jarri nahi goizeko lehen txandetako lantokira joan ahal izateko eta arratsaldeko azkenetakoak etxera itzuli ahal izateko”. In itinere gertatzen diren istripuak gutxitzea bilatzen duela horren bidez esan du kaltetutako langileen batzordeak. Negoziazioetan “jarrera inmobilista”  izatea eta zerbitzu koadroa inposatzea ere leporatu dio zuzendaritzari, “geroztik gainera, entzungor egin die negoziazioak berriz ere hasteko eskaerei. Greba Batzordea osatzen zuten langileak, sindikatuak eta batzorde iraunkorra auzitegietara eraman ditu gainera inoiz egin ez ziren lanuzteengatik, bertan behera utzi ziren eta”. Langileen eskaera guztiak atzera botatzeko aurrekontuen murrizketa argudiatu du zuzendaritzak langileen batzordearen esanetan, “azken hilabeteetan ordea,  arduradun berriak izendatu dituzte, baita politiko ohiren bat tartean, edota erdi mailako arduradunei soladata igo diete. Aurrekontu murrizketek ez dira horietan oztopo izan”. Erabiltzaileei dei egin diete azkenik, “uste baduzue gure eskaerak bidezkoak direla, eta gure mobilizazioek kalte egiten badizuete, zuen eskubideen alde erreklamazioa egin. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren erreklamazio orri bat eskatu dezakezue geltokietan”. Lanuzteak
  • Hilaren 19an, 19:00etatik 00:00etara.
  • Hilaren 20an, 24 orduko lanuztea.
  • Hilaren 24an eta 26an, eta otsailaren 13an, 15ean eta 17an, 06:25etik 08:35era eta 17:25etik 19:35era.
  • Hilaren 28an eta otsailaren 11n, 11:55etik 16:05era.
  • Hilaren 30ean, eta otsailaren 1ean, 3an, 21ean eta 23an, 06:55etik  09:05era eta 17:55etik 20:05era.
  • Otsailaren 7an, 9an eta 27an, 07:25etik 09:35era eta 18:25etik 20:35era.
  • Otsailaren 25ean, 16:00etatik 22:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.