Beñat Elzo Mendi Lasterketako diru bilketaren txekea jaso du Delecion 1p36 Elkarteak, 14.535 euro guztira.
Delecion 1p36 Elkartearen ohorezko bazkide izendatu dute Beñat Elzo proba
14.535 euro, kopuru hori bildu zuten azaroaren lehenean egin zen Beñat Elzo Mendi Lasterketa solidarioaren hirugarren ekitaldian. Aurten, Delecion 1p36 Elkartearentzat bildu zuten dirua, izen bereko sindromea duten haurren ikerketara bideratzeko.
Gipuzkoan ume bakarrak du delecion 1p36 gaixotasun arraroa, Eunate Turko sanjuandarra, eta ostiralean bere amak, Irene Intxaustik jaso zuen antolatzaileen txekea. Elkartearen izenean, eskerrona adierazi zuen Intxaustik eta, Beñat Elzo Mendi Lasterketa elkartearen ohorezko bazkide izendatu dutela jakinari zien probako antolatzaileei.
Egin diren hiru ekitaldietatik jendetsuena izan da aurtengoa. Familien lasterketan 847 lagunek eman zuten izena, 550 oinezko martxan eta beste 291 mendi lasterketan.