Elena Silvestre eta Aitor Etxeberria, Gabonetako krosaren irabazle

560 lagunek parte hartu dute Irungo Gabonetako Krosaren hirugarren ekitaldian.

irun.gabon.krosa

Krosaren irteerako irudia.

Larunbatean jokatu zen Irunen Super Amara III. Gabonetako Krosa. Orotara, proba nagusian, 560 korrikalarik bukatu zuten bost kilometroko proba. Haurrenak ere izan ziren. Proba nagusian azkarrenak izan ziren Elena Silvestre errenteriarra emakumeetan, eta Aitor Etxeberria donostiarra gizonetan. Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) antolatzaileak pozik daude nola joan zen lasterketa. Hala, partaide bakoitzaren izen ematearen euro bat Asun Casasola Ipuin Lehiaketa laguntzeko bideratu zen. Jarraian, ohorezko postuak. Emakumeak
  1. Elena Silvestre (Errenteria-Orereta) 17:43
  2. Miren Martin (Irun) 18:15
  3. Lorea Ayala (Donostia) 18:31
Gizonak
  1. Aitor Etxeberria (Donostia) 15:43
  2. Joseba Larzabal (Irun) 15:52
  3. Jose Antonio Gomez de Arriba (Irun) 15:54
Bestelako sailkapenak ere izan ziren. Sailkapen orokorra Kirolprobak plataformaren webgunean ikus daiteke. Talde, koadrila eta mozorroena BATen webgunetik kontsulta daiteke. Ondoko argazki galeria, BATen Flickr kontutik hartutakoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.