Hondarribiko aireportua 22.679 bidaiarik erabili zuten azaroan, iaz baino %17,7 gehiagok.

Vueling konpainiako hegazkin bat aireportutik ateratzen.
2015eko azaroarekin alderatuz, %17,7 hazi da aurtengo azaroan Hondarribiko aireportua erabili duten bidaiarien kopurua. Orotara, 22.679 pertsona joan edo etorri dira garraio azpiegitura erabiliz. Urtarriletik, hazkundea apalagoa izanik ere, gora doa bidaiarien kopurua: %4 (247.549 bidaiari orotara).
Azaroan 540 hegazkinen trafikoa izan zuen aireportuak,. iaz baino %3,4 gehiago. Urte osoko datua ere baikorra da: %3 egin dute gora hegazkinen operazioek.