Bi atentatuak salatzeko elkarretaratzea 12:00etan egingo dute, udaletxearen aurrean.
Istanbulen (Turkia) eta
Kairon (Egipto) atentatuak izan dira asteburuan. Horiek gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute bihar (asteartea), 12:00etan, San Juan plazan, udaletxearen atarian.
EUDELen barruan dauden udalerri guztietan egingo dituzte gisa horretako elkarretaratzeak.
Jose Antonio Santano alkateak herritarrei dei egin die elkarretaratzearekin batzera, “Irundik helarazi nahi dugu atentatuen gaitzespenik irmoena, eta biktimei elkartasuna, hurbiltasuna eta babesa”.