Pio Baroja kalean eta Portu plazan lanak hasi dituzte

Pio Baroja kalean oinezkoek lehentasuna izango dute behin lanak bukatzen direnean. Portu plaza eraberrituko dute.

pio.baroja

Hondeamakinak jada lanean ari dira inguru horretan.

Oinezkoentzat toki zabalagoa egiteko, lanak hasi dituzte Pio Baroja kalean eta Portu plazan. Bertako espaloi estuak ahaztu, eta oinezkoei garrantzia handiagoa eman nahi diete horrela, besteak beste, irisgarritasun neurri berriak ezarriz. Irungo Udalak esan duenez 10 hilabetez luzatuko dira lanak, eta bertako bizilagunen laguntzarekin adostu dute urbanizazio egitasmoa. Zehazki, Pio Baroja kaleko 10 zenbakitik 18ra autoentzako bide bakarra egongo da behin lanak bukatzen direnean. Oinezkoentzako izaera izango duen beste espazio bate, paretik autoak datozenerako, edo zentzu aldaketak egiteko, erabili ahal izango dute gainontzeko ibilgailuek. Bide horren bi aldeetara hurrenez hurren 2,5 eta 2,1 metro zabaleko oinezkoentzako bakarrik izango diren bideak egingo dituzte. Aldi berean, Pio Baroja kalea eta Portu plaza batzeko oinezkoentzako pasabide berria egingo dute, arrapala eta eskailera berriekin. Portu plaza ere berrituko dute. Lanen aurrekontua 807.720 eurokoa da, eta Urbycolan enpresa ari da zeregin horretan, esan bezala, hamar hilabetez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.