[Bideoa] Real Union, goialdean

Ligako azken bost partidetan ez du porrotik jaso Real Union taldeak. Horregatik, sailkapenaren hirugarren jarri da.

realunion.sestao

Larunbateko partidaren une bat. Argazkia: Txingudi Online.

Sestao River taldea 1-0 garaitu zuen Real Unionek larunbatean Galen. Juan Dominguezek sartu zuen garaipenaren gola 71. minutuan. Ez zuen espero bezain garbi irabazi Irungo taldeak (bizkaitarrak sailkapenaren zuloan daude), baina egin zuena nahikoa izan zen hiru puntu gehiago eramateko. Horrela, azken bost partidatan galdu gabe egonik (hiru garaipen eta bi berdinketa), Bigarren B Mailako bere multzoko hirugarren da talde txuri-beltza 27 punturekin. Lehena Albacete da 30 punturekin, eta bigarrena Toledo (28 puntu). Hurrengo partida Arenasen etxean, Getxon (Bizkaia) izango dute irundarrek, larunbatean 17:00etan. Garaipenaren bila joango dira Asier Santanak entrenatutakoak. Ondokoa Txingudi Online-k partidaren laburpenarekin egindako bideoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.