AP-8an kamioi bat erre delako, kolapsoa errepideetan

Kamioi bat erre egin da 03:15 inguruan AP-8an. Horregatik errepideetan arazo asko daude.

kamioia

AP-8an erre de kamioia. Argazkia: @bomberoseuskadi

Kamioi batek su hartu du AP-8 autobidean, Oiartzungo sarrera-irteeraren inguruan, gaur goizaldeko 03:15 inguruan. Bilborako noranzkoan zihoan kamioia. Horren ondorioz, autopistako bide guztiak moztu egin dituzte, eta 05:15ak arte ez dute ireki Irunera joateko bat. Suhiltzaileek 08:15 aldera amatatu dute sua. Horren ondorioz, AP-8ko trafiko guztia errepide nazionalera desbideratu dute. Horrek trafiko anabasa eragiten ari da Oarsoaldean eta Bidasoan. Izan ere, uneotan AP-8a moztuta dago Bilbora joateko Irundik Oiartzunera (Irunen ezin da sartu autobidera, eta Gi-636tik desbideratzen ari dira trafikoa), Oiartzunen ha daiteke berriz ere AP-8a Bilborako bidea hartzeko. Horregatik ere errepide nazionala, Arraguako biribilgunea barne, edo Kaputxino inguruko errepidea (Irunerako noranzkoan) ibilgailuz beteta daude. Errepideko garraio publikoan ere nabaritzen ari dira gertakariaren eragina: Lurraldebuseko autobusak atzerapen handiarekin ibiltzen ari dira, Irun-Honbarribia-Oiartzun lineak betetzen dituztenak batik bat. Honakoak auto ilaren hainbat irudi dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.