Adinekoen Eguna, ospakizun eguna Irunen
Adinekoen Eguna da ostirala. Horren harira, hiriko zentroetan hainbat jarduera antolatu dituzte.

Gaur aurkeztu dituzte udal ordezkariek eta adinekoek ostiraleko ekintzak.
- 10:00etan, Iraso gizarte zentroan, parte hartze soinketa adinekoentzat, Gure Altxor elkartearen eskutik.
- 10:00etan, Luis Mariano gizarte zentroan, informatika jokoei buruzko belaunaldi arteko tailerrak, Izarbide elkartearen eta La Salle ikastetxearen partaidetzarekin.
- 11:00etan. eguneko jarduerak inauguratuko ditu Jose Antonio Santano alkateak Irason. Gauza berbera egingo du 10:30ean Luis Marianon.
- 11:15ean, Irason, dantza erakustaldia eta ikastaroa Gure Altxor elkarteko ordezkarien eskutik. 12:00etan Nagusilaneko abesbatzaren saioa.
- 11:15ean, Luis Marianoko gizarte zentroan, Jose Maria Castilloren Irun atzo erakusketa zabalduko dute; 11:45ean dantza erakustaldia Makila elkartearen eskutik. 18:00etan, berriz, Mertxe Tranchek hitzaldia emango du, Irunen 250. urteak gaitzat hartuz.
- 17:00etan, Leka Eneako apartamentuetan, bolero kontzertua Jose Maria Soroa Nagusilaneko boluntarioaren eskutik.
- 17:15ean, San Migueleko gizarte zentroan, patata tortilla lehiaketa, 18:00etan auzo elkarteko kideen dantzaldia, eta 19:00etan askaria.
- 17:45ean, Belaskoeneako egoitzan, abesbatza baten emanaldia; 18:45etik aurrera, lineako dantzen eta dantza irekien erakustaldia.

