Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Diseinuaren kultura zabaldu nahi dute Irunen

Diseinuaren kultura aurrera egiteko modu gisa ulertuta, jardunaldiak antolatu dituzte Kunsthal zentroak eta udalak elkarlanean.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2016/10/04
udala.kunsthal

Udaleko eta Kunsthaleko ordezkariak gaurko agerraldian.

Udazkenean diseinuaren kultura zabaltzeko asmoa dute Irunen. Horretarako jarduerak antolatu ditu Kunsthal goi mailako diseinu zentroak, Irungo Udalaren laguntzarekin. Zentroaren ez ohiko programazioaren barruan kokatu behar da egitasmoa, CBA-DO izena du. Egitasmoaren izenak pistak ematen ditu. Hala, jarduera horiek gehienbat CBA udal liburutegian egingo dira. Programaren sustatzaileek esan dutenez, prestakuntzaren alorretik asko izango du egitasmoak, teknologia berriekin, diseinuarekin eta hizkuntza berritzaileekin lotutako tailerrak eginez. Jarduera guztiak irekiak eta doan dira, edonor joan daiteke. Gaur aurkeztu dituzte jarduerak Kunsthaleko zuzendari Gaizka Zuazok eta udaleko Kultura ordezkari Juncal Eizagirrek. Honakoak dira programatu dituzten jarduerak:
  • Hilaren 13an (osteguna): CBAn, Diseinua transformaziorako elementu gisa jardunaldiak. 10:30etik 13:30era hitzaldiak egingo dituzte, eta 18:00etatik 20:00etara mahai-inguruak.
  • Hilaren 15ean eta 22an, azaroaren 5 eta 19an, eta abenduaren 3an (larunbatak denak): Rock and Roll Circus izenburupean bost tailer egingo dituzte, familiei zuzenduak, diseinuaren eta XX. mendeko musika korronteen arteko harremanetan sakontzeko, 11:00etatik 13:00etara dira tailerrak, CBAn.
  • Azaroaren 12 eta 26an: CBAn, Tedece izenburupean, helduentzat eta taldeentzat, diseinuak dituen aukerak aztertzeko jarduerak. Azaroaren 12an 11:00etatik 13:00etara egingo dute; azaroaren 26an, 10:00etatik 13:00etara.
  • Abenduaren 22an: CBAn, familientzako tailerra kartelak egiten ikasteko, 17:00etatik 20:00etara.
  • Begirada Trukea: Kunsthaleko eta Donibane Lohizuneko Santo Tomas Lizeoko ikasleek parte hartuko duten egitasmoa da. Irungo zentroko ikasleek Hendaiako eguneroko alderdien argazkiak egingo dituzte, eta lapurtarrek gauza berbera egingo dute Irunen. Ondoren, bildutako lanekin erakusketa bat egingo dute.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.