Hauteskunde eguna Irunen ere. Lasaia izaten ari da jardunaldia. 46.709 irundarrek dute gaur botoa emateko eskubidea.
Hautetsontzi bat, bozkaz beteta.
Gaur, 46.709 irundar daude deituak botoa ematera (atzerrian bizi direnekin, 51.168 da botoa eman dezaketen hiritarren kopurua). Lasai doa eguna, arazorik gabe. Hautes eskoletan mugimendua batez ere eguerdi partean egon da, bazkalorduan zeharo lasaitu da giroa, eta espero da 18:00etatik aurrera boto emaileen emaria bizkortzea.
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 46.524 irundarrek izan zuten botoa emateko aukera. Orduko gartan parte hartzea %60,7koa izan zen.
2012an ondokoak izan ziren alderdiek lortu zituzten emaitzak:
- PSE-EE: 8.691 boto
- EAJ: 7.478 boto
- EH Bildu: 4.472 boto
- PP: 3.536 boto
- Ezker Anitza: 1.184 boto
- UPD: 829 boto
- Aulki Zuriak: 336 boto
- Equo: 266 boto