17.382 bidaiari abuztuan Hondarribiko aireportuan

Hondarribiko aireportua ur azpian gera liteke mende bukaera baino lehen

Hegazkin bat Hondarribira iristen.

2016a onurazkoa izaten ari da, momentuz, Hondarribiko aireportuan. Abuztuko datuak horren seinale: iaz baino bidaiari gehiagok erabili zuten garraio azpiegitura, %0,8 gehiagok, alegia. 17.382 pertsona abiatu ziren, edo iritsi ziren aireportura 599 hegalditan (+%1,5). Urteko datua ere ona da. 2016an zehar jada 175.272 pertsonak erabili dute Gipuzkoako aireportua, iaz baino %5,1 gehiagok. Orotara 4.666 lurreratze edo aireratze operazio egin dira urtarriletik abuztura. Aireportuak urtean zehar linea finkoak ditu Madrilekin eta Bartzelonarekin. Udan, Londres eta Palmara zabaldu da eskaintza.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.