Gaztefolk jaialdiak hasi du bidea. Atzo aurkezpenen txanda izan zen, lehenik Zabaltza plazan, ondoren udaletxean.
Ukrainiako taldearen saioaren une bat, atzo.
Indarrez hasi da Gaztefolk jaialdiaren 20. ekitaldia. Atzo, ostegunarekin, hasi zen. Zabaltza plazan egin zen atzoko lehen ekitaldia, goizez. Bertan, Gaztefolk-en dagoen talde bakoitzak Irun Hiria Musika Bandarekin batera abesti bana jo zuen; noski, aurretik entseatuak zituen Irungo taldeak abesti horiek.
Hasteko, Eraiki Dantza Talde antolatzailea igo zen oholtzara. Ondoren iritsi ziren Polonia, Georgia, Peru eta Ukrainiako ordezkarien saioak. Bukaeran, bandaren laguntzarekin, kalejira egin zuten denek elkarrekin.
Arratsaldean Irungo kaleetan zehar eta udaletxeraino beste kalejira bat egin zuten partaideek. Han harrera egin zieten udaleko ordezkariek denei, baita elkarri opariak eman ere.
Ondokoa da jaialdiaren egitaraua,
hemen klikatuta. Behean, atzoko emanaldietako argazkiak.