Bidasoa-Irun hasi da Asobalera begira

Irailaren 10ean hasiko da Asobal Liga. Aurretik, zortzi partida jokatuko ditu Bidasoa-Irun taldeak.

bidasoa.irun

Hasteko, liga prestatzeko zortzi partida jokatuko ditu Bidasoa Irunek.

Abuztuaren 3an bilduko dira Bidasoa-Irun eskubaloi taldeko jokalariak Asobal Ligarako itzulera prestatzen hasteko. Artalekun izango dute lehen entrenamendu saioa Jacobo Cuetara entrenatzailearen aginduetara. Helburua, irailaren 10a: egun horretan hasiko da Asobal Liga. Hara iritsi arte, entrenamenduez gain, hainbat prestaketa partida jokatuko dituzte irundarrek. Oraingoz, zortzi lehia prestatu dituzte den-dena fintzeko. Ondokoak dira:
  • Abuztuaren 13an, Artalekun, Bidasoa Irun-Billere.
  • Abuztuaren 17an, Santanderren, Bidasoa Irun-Balonmano Sinfin.
  • Abuztuaren 20an, Zumaian, hiru taldeko txapelketa: Bidasoa Irun, Benidorm eta Zarautz.
  • Abuztuak 26 eta 27, Egiako txapelketa: finalerdia eta finala (edo 3. eta 4. posturako lehia) jokatuko ditu Bidasoa Irunek, Naturhouse, Nantes eta Anaitasuna taldeekin.
  • Abuztuak 30, Elgoibarren, Bidasoa Irun-Naturhouse.
  • Irailak 3, Billeren (Biarno), Billere-Bidasoa Irun
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.