Hondarribiko aireportuaren trafikoa, ekainean ere gora

Gora doa Hondarribiko aireportuaren trafikoa. Iazko ekainarekin alderatuz, %8,2 hazi da bidaiarien joan-etorria.

Aireportua

Hegazkin bat Hondarribiko aireportuan.

Iazko ekaineko datuekin alderatuz, %8,2an egin du gora Hondarribiko aireportuko bidaiarien joan-etorriak: orotara, 27.241 bidaiarik erabili dute Gipuzkoako aireportua, bai bertatik ateratzeko zein iristeko. Aireratze eta lur-hartze operazioak 700 izan dira, iazko ekainean baino %6,8 gehiago. AENAk emandako datuak dira horiek. Urte osoko datuak ere baikorrak dira. Hala, 2015arekin alderatuz, 2016ko ekaina arteko erabiltzaileen igoera %4,6koa da, 132.142 erabili dute garraio azpiegitura; hegazkinen emaria gehiago hazi da urteko lehen erdian, %6,8 denera (3.386 hegazkin iritsi edo atera dira Hondarribitik). Aireportuak urtean zehar Madril eta Bartzelonarekin ditu konexioak. Udan, Londreserako nahiz Palmarako hegaldiak hasiko dira, hilaren 22tik aurrera zehazki.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.