Iñigo Cervantes borrokalari bat, Wimbledonetik kanpo

Tsonga frantziarraren kontra galdu egin du Iñigo Cervantes hondarribiarrak.

Iñigo Cervantes

Iñigo Cervantes.

Wimbledon teniseko grand slam txapelketatik kanpo gelditu berri da Iñigo Cervantes jokalari hondarribiarra. Gaur goizeko partidan Jo-Walter Tsonga frantziarra izan du aurrean, koadro nagusiko lehen kanporaketako partidan. Hiru setetan galdu du Cervantesek: 4-6, 6-7 (5-7 tie break-ean) eta 4-6. Kontuan hartuta Tsonga ATP rankinean hamabigarren dagoela (75.ena da Cervantes), partida ona egin du hondarribiarrak, pilota guztiak borrokatu ditu. Bigarren seta tie break-ena galdu ondoren, ordea, moralez apalago ibili da, eta frantziarrak aurrera egin du Wimbledonen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.